Nortzuk gara

Nafarcore Crew modu sinple baina uste sendoz  sortu zen 2014 urtean, ordurarte Iruñan barreiatua eta gaizki tratatua zegoen agertoki musikala bateratu eta ezarri asmoz. Kontzertu eta festibalen antolaketa dela edo sustapen, diseuni, bideo… errealizazioa dela edota eskatzen zaigun edozein zerbitzu dela ere arrazoi bakarrak mugitzen gaitu: Hardcore musikarekiko maite-suak. Musika hau eta bere eratorriak dira gure proiektuaren euskarriak, hau gabe gure “bizitzak” ez luke zentzurik.
Inoren menpe ez egoteak, gure DIY filosofiak alegia, profesionalitatea, errespetua, gertutasuna eta zintzotasuna ziurtatzen die bai talde baita publikoari ere, guk musikari eta fan bezala nahiko genukeena.

Betirako gaude honekin

nafarcore-logo-grande