Nekez – Against The Waves – Irkaia – Urtarrilak 26 – CANALLA

Nekezen “Lokatzetako Igela” izena duen diskoaren aurkezpen bira bere bukaerara iritsi da!

Euskal Herriko eszenatokietan 30 kontzertu baino gehiago eman dituzte diskoak kalean daraman bi urte hauetan eta, honakoan, Against The Waves eta Irkaia taldeen laguntzaz, etapa polit honi agur esango diote. Barañaindarrek, birari Iruñeko bihotzean eman nahi diote amaiera, horretarako, Canalla Aretoa aukeratu dute, euren hurrengo diskoa grabatzeari ekin aurretik emango duten azken kontzerturako.

Lehen aldiz, Iruñeak, Madrilgo Against The Waves taldearen bisita jasoko du. Hau ez da kasualitatea, izan ere, estatu mailako metal talderik garrantzitsuenetarikoa da. Euren bigarren diskoa “Borealis”, Joey Sturgis (Asking Alexandria, The Devil Wears Prada, Emmure…) produktore famatuak ekoitzitakoa, Detroit (EEBB), 2016. urteko merkaturatzerik onenetakoa izan zen, kritika oso onak jaso eta kritikoek, Europako metalcore melodiko talderik hoberenetarikoa zela esan baitzuten. Iruñera etorriko dira lehen aldiz, Resurrection Fest (Viveiro), Download Fest (Madril) edota Rock Al Parque (Bogota, Kolonbia) festibal inportanteetara eraman dituzten abestiak aurkeztera.

Irkaiak euren metalcore elektronikoarekin aurreko bi taldeentzat eszenatokia berotuko du. Euren LParen debutarekin, uneko Nafarroako talde gazte eta puntakoa izatera iritsi dira eta, Infernu Tabernan eta Sorgin Gaua festibalaren kontzertuekin ikusleen arreta erakarri dute.

CARTEL_WEB

Sarrerak eta betiko dendatan salgai jarriko dira: El Infiernito Guitar Shop (Nueva Kalea 85, 31001 Iruña) eta Tai Tattoo Shop(Juan de Labrit Kalea. 1, 31001 Iruña). Aurrez, 5€ eta bertan 8€-tan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude