IRUÑA HXC PARTY – URRIAK 21 – SALA CAVAS – BROTHERS TILL WE DIE – DROP! – CORROSIVE

Aurreko urtean, jendez beteriko Infernu tabernan, egindako “txikizioa” eta gero, BROTHERS TILL WE DIE taldea bueltan dugu Irunean, estatuko hardcore-aren gailurrean egotearen arrazoia zein den erakutsi nahiean. Oraingo honetan, NAFARCORE CREW-k aspaldi prestatu nahi zuen Hardcore festa CAVAS-en burutuko da eta han taldeak bere zuzen zorrotzarekin areatoa astintzeko aukera izango du. Madrildarrek,”The Thin Line Between Death and Inmortallity” (2017) azken diskaren abestiak erruki gabe banatuko dituzte, kantu zahar eta ustekabe gehiagoren artean, noski.

https://brotherstillwedie.bandcamp.com/

 

Heurekin batera, orain Euskal Herriko talde hoberenetariko baten laguntza izango du… DROP! Zein hobeto? Arrasatearrak une ezin hobean daude eta berriki Hatebreed edo Anal Hard talde handiekin partekatu dute kartela. Azken hauek, bueltan dira berriz duela bi urte Iruñean egindako aurkezpena ta gero.

https://dropbasquecountry.bandcamp.com/

 

 

CORROSIVE talde erregaitza izango dugu gure lurraldeko ordezkari moduan. Estatuko Metalcore bortitzenetakoak direla erakutsi asmoz datoz, uda guztia Madriden, The Metal  Factory Studios-ean Alex Capparen eskutik grabaketan izan eta gero.

https://corrosive1.bandcamp.com/

 

 

Sarrera, urriaren 21-an 8€-ko prezioan lortu ahal izango da, leihatilan soilik. Ohitura den bezala, Hardcore Hits Cancer-ekin elkarlanean gaude bere merch solidarioa salmentan jarriz. Ez ahaztu kausa handi honentzat laguntza ematea!

BTWDdefinitivoWEB

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude